paper zorroa


   Blogaren ideia irakasleak komentatu zigun lehen momentuan ez nekien zertaz idatziko nuen, izan ere, orain arte hezkuntza sistema barruan egon izan arren, ez nuen sekula ere hezkuntzari buruz pentsatu. Zer daukat ba nik hezkuntzari buruz zerbait hitz egiteko, komentatzeko edo gehitzeko? Hain da eremu zabala ez nekiela nire gogoetak zerbaitetarako balio izango ote zuten. Pixkanaka-pixkanaka Loreak (didaktikako irakasleak) blogean idazteko galderak bidaltzen hasi zitzaigun eta momentu hartan konturatu nitzen nik uste baino gehiago dakidala hezkuntzataz, azken finean neuk ere bizi dudalako egunerokotasunean. Hau esanda, hemendik pasatzen den orori ongi etorria izan dadila esatea besterik ez zait falta.

   Lehenik eta behin, hezkuntza eremuetaz hitz egin nahiko nuke.  Zein ezberdintasun dago eskolan ingelesez ikasten den, ingelesez ikasteko kursilo batean ikasten den edo ingeles batekin ingelesa ikasten den hezkuntza? 3 adibide hauetan oso era desberdinean ikasten dagauza bera, horregatik hezkuntzaren 3 dimentsioak bereiztu ziren
Gizakiak dena sailkatzeko joera dauka eta hezkuntza eremuarekin ere gauza bera gertzatzen da, muturrera eramanda izugarrizko ezberdintasuna egon ohi dira baina batzuetan elkarrengatik ezberdintzea oso zaila izaten da. Adibide gisara klasean eginiko argazkien ariketa dugu: Batzuentzako argazkian agertzen zen irudia eremu batekoa zen, besteentzako berriz beste batekoa.

   Hala ere aipatzekoa da, hezkuntza arloan hainbat faktoreek eragiten dutela, horietatik garrantzitsuena testuingurua da. Testuinguruaren arabera eremu desberdinekin aurki gaitezke baina aldi berean baita testuinguru berean bi hezkuntza eremurekin ere. Adibidez: Eskola bateko gela batean hezkuntza eremu formala aurkitzeaz gain informalarekin ere aurki dezakegu, izan ere, ikasleek euren artean ikasi dezakete elkarrengan eskolako gela batean, beraiek hezteko intentziorik izan gabe.

   Beraz, testuinguru bat hezkuntza eremu batekin soilik sailkatzea ezinezkoa da, testuingurua egoera eta helburu desberdinekin baldintzatuta baitago.

 

   Bestalde, hezkuntza, kultura, eta gizarteratzearen arteko sailkapenari buruz hitz egin nahiko nuke. Nahiz eta gure taldean hezkuntzaren, gizarteratzearen eta kulturaren ordena defenditu izan dugun, hezkuntza kulturarekin eta gizarteratze-
arekin osatzen da. Klasean hiru kontzeptu hauen bereizketa egiteko enfokatzen zen baina azkenean hirurak elkarren beharra dutela konturatu naiz, beraz ez du zentzurik  zein den lehenago edo beranduago ordenatzea ( Oiloa edo arrautzaren galderaren antza dauka) hiru kontzeptu hauek elkarren osagarri baitira.


   Gizarteak kulturaren izugarrizko eragina dauka, hainbesterakoa da seinaletikan (Diseinu grafikoko atal bat non komunikazio bisualaz arduratzen dena, hala nola: seinaleak, piktogramak...) ere eragiten duela. Berez seinaleak neutralak izan beharko lukete lehen begiratuan informazioarekin geratzeko pentsatua baitago baina askotan kulturak zeharkako eragina ere izaten du. Horren adibide ditugu olimpiedetako piktogramak

Barcelonako olimpiaden (1992) piktograma                    

Pekineko olimpiaden (2008) piktogramak

 Xehetasun gehiago jakin nahi baldin baduzue gai honi buruz, web helbide hauetan sartu:
                  1) pekinen izan ziren olimpiaden piktograma
                  2) barcelonan izan ziren olimpiaden piktograma

   Beraz, gizarteratzeak eta kulturak harreman estua daukate, kultura ezberdina duten herrialdeko gizarteratzea ezberdina izango baita.

   Hezkuntza bestalde, ikaskuntzaren, irakaskuntzaren, formazioaren eta instrukzioaren arteko emaitza dela iruditzen zait. Bertan balioak, ezagutzak, ohiturak, jokabideak trasmititzen dituzten elkarrizketa prozesua da; beraz ni norabideetakoa da. Hezkuntza generazioz generazio trasmititzen da, hori dela eta, hezkuntza zerbait malgua dela esan daiteke. Hezkuntzaren definizio honetan kulturaren eta gizarteratzearen pintzelkadak daudela konturatu naiz: Balioak, ohiturak eta jokabideak trasmititzen badira ez al gara geure kultura trasmititzen?; bestalde, jokabideak eta ezagutzak trasmititzen badira gizartean behar bezala integratzeko faktoreak ez al dira?

   Hau guztia kontutan hartuta, lehen esan dudan bezala hiru kontzeptu hauek elkarren osagarri dira, beten bat falta izanez gero emaitza ez litzateke berdina izango.

   Piktogramen kontua alde batera utzita zer nolako hezkuntza, gizarteratze eta kultura ematen diegu gaur egungo haurrei? Bada aipu bat gaur egungo hezkuntza definitzen duena: "Gaur egungo hezkuntza: XX.mendeko irakasleak XXI.mendeko ikasleei erakusten dute XIX.mendeko gela egitura batean"

    Denbora aurrera joan da eta hezkuntza gaur egungo gizartea doan abiadurara ez da egokitu. Jada gaur egungo haurrei ez die guztiz beraien beharrak asetzen eta hau oso kezkagarria da, izan ere, hezkuntzaren helburuetako bat pertsonaren beharrak asetzea baita.

   Irakasleak nire ustez umeengana iristen ez diren irakasleak lau motetan bereizi genitzakeela:

  • Teknologia berriak aprobetxatzen ez dituzten irakasleak eta "zaharkitu" xamarrak geratu diren irakasleak. Hala ere aipatu beharra dago, ahalik eta baliabide gehien izatea erakusteko garaian baliagarri izan litekeela baina askotan tiza teknologiarik eraginkorrena izan daiteke, dabilkinak erabilpen ona ematen badio.
  • Teknologia berria gaizki erabiltzen dituzten irakasleak. Mota honetan sartzen diren irakasle gehienak Powerpoint programaren erabilera okerra ematen dien irakasleak dira. Irakasle hauek programa honi ematen die garrantzia edo klasearen enfokea. Hori dela eta, Powerpointak erakusten diela ikasleei ematen du; irakasleak ikasleei erakutsi beharrean, power pointa  baliabide gisa erabili izan beharrean. Programa honi esker kontzeptuak modu azkarrago batean erakusteko material ezin hobea da baina ikasleek ez dute ondo ulertzen irakasgaia. 
  •  Irakasle askok ez dituzte beraien irakasgaiak ikasleen beharretara moldatzen, bestela nork ez du ezagutzen urtero gai berdinak era berdinean eta hitz berberekin azaltzen duen irakaslerik?
  • Etorkizunarekiko ikuspegi negatiboak dituzten irakasleak. "Gaur egungo gazteak lotsagabe batzuk dira", "Gaur egungo gazteekin zer nolako etorkizuna espero dugun"... Irakasleok ikuspegi gizazalea izan beharko genuke, bestela ikasleekiko ikuspegi txarra baldin badugu etiketatuaren teorian gertatzen den bezala, ikasleei horrelako komentarioek eragina izan diezazkielako. 


      
   Hau guztia zer dela eta izango ote da?  Nire ustez, magisterion sartzen diren ikasle gehienak irakasle onak izateko helburuakin sartzen garela, besteei dakizun apurra erakustea eta baliagarria izaten zaiela jakiteak baino gauza hobegorik ez dagoelako. Beraz, irakasleek umeei ongi irakasleko autosuperazioa non galdu dute? Galdera honi erantzuteko hainbat faktore hartu beharko genituzke kontutan besteak beste honako hauek:

  •  Gaur egungo gure gizartean bipartidismoa dagoela esan genezake, non oso epe motzean txandakatze politikoa gertatzen dena. Aldaketa hauekin irakasleak estrategia berrietara egokitu behar dute, ondorioz antsietate handia sortaraziz. Hau dela eta, irakasleak kamaleoien antzeko pertsonak bihurtu behar dira eta denbora gutxian egokitu behar dutelako.






  • Curriculumaren gaia ere presente dugu. Curriculumak gizartearen beharrak asetzeko ematen den gaitegiaren zerrenda da baina etengabe gauza berriak txertatzen badira aurrekoren bat kendu gabe informazio pilaketa handia gertatzen da. Beraz ez da arritzekoa irakasle askok liburuak dioena zehatz mehatz jarraitzea, izan ere, denborak asko mugatzen baititu. Ikusten duzuen bezala DENBORA vs HEZKUNTZA ematen ari da momentu oro eskolako geletan.
  • Kontutan hartzeko beste faktoreetako bat gaur egungo irakasleen egoera ekonomikoa da. Irakasleak etengabe haien egoera kaxkarrari buruz aldarrikatzen ari dira(komunikabideetan etengabe ikusten den bezala).
  Irakasleen manifestazioa Toledon (2011/10/09)


  •  Irakasleak prestigio txarra daukate, unibersitatean beraien ikaskuntza hasten denez geroztik eta irakasle bezala ari den arte. Nik behintzat, mespretxu handia dagoela magisterio ikasten ari diren ikasleekiko ikusten dut, gutxietsi egiten gaituzte txirula edo plastika ematen dugulako karreran. Irakasle figurak ere estereotipo txarrak hartu ditu:

  • Horretaz gain, zenbait ikasleak irakasleekiko duten errespetu faltak ere ez du asko laguntzen. Nahiz eta komunikabideek egoera hau Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ematen dela esan, hezkuntza arloan ematen denez presente egon behar zuela iruditu zait.
   Puntu hauen elkarren arteko harremana estua dela konturatu naiz, hori dela eta, ez naiz deus arritzen irakasleek bizi duten egoera ikusita irakasleak depresio, baja, klaseko jarrera txarrekoak... izatea
   Aipuarekin jarraituz, beste puntu garrantzitsuetako bat klase egituraketa dugu. Klase egituraketa ere ez da asko aldatu joan den bi mende hauetan. 
XXI.mendeko ikasgela
XIX.mendeko ikasgela






   Arkitektoaren imaginazio falta agian, eskola eta arkitektoaren akordio falta akaso edo apika hezkuntzaren aurrerapen ezintasuna. Dena dela, hezkuntza atzean geratzen ari da eta ez baldin bada eguneratzen, gizarteak beste eraren bat bilatuko du beraiek behar dituzten beharrak asetzen dituen beste zerbait aurkitzea.


   Hala ere aipatu beharra dago, jendea eskolaren zenbait ezugarri aldatu nahi dituela, bestela ikusi honako bideo hauek:





     Bideoan Monserrat del pozo-ko zuzendariak 3 eskola mota bereizten ditu:
  • 1.0 Eskola-> Industria iraultzaren ondorengo hezkuntza
  • 2.0 Eskola-> Konstruktibismoa: Jada eskola ez dago hierarkizatua (irakaslea goran eta behean ikaslea), izan ere, denek elkarren artean eraikitzen baitute jakintza.
  • 3.0 Eskola-> Gaur egungo ikasleak behar duten hezkuntza baina ez da ezagutzen
   Gaur egungo eskola gehienak 1.0 etapan geratu dira, hau da, industria iraultzaren ondorengo hezkuntzan (lehen aipatu dudan aipuak dioen bezela) eta hezkuntza mota honek ez du gaur egungo ikasleen beharrak asetzen. Beraz, zergatik ez dira 2.0 eskolako etapara pasatzen?  Galdera hau neure buruari egin nuenean klasean erantzun genituen galdera batzuetaz oroitu nitzen:
  • Zein dira zuek ondo ikasteko behar dituzuen baldintzak (materiala, irakaslea, testuingurua, metodologia...)?
  • Nola ikasi duzue gaur egun arte?
  (Blogean idatzi ditut galdera hauen nire erantzunak)
   Klasekide bakoitzak estilo deberdina zeukan ikasteko: batzuk musikarekin ikasten zuten, beste batzuk ohiaren gainean, bakan batzuk pasiloan oinez... Hainbat motatako ikasteko estiloak izan arren guztiok modu indibidualizatu batean ikasten dugu. Ez al zaizue harrigarria iruditzen gaur egungo ikasleak 3.0 eskolaren beharra izatea eta norberak ikasten duen estiloa 1.0 eskolakoa izatea? Hori dela eta, ez naiz harritzen eskola pixkanaka-pixkanaka atzean geratu izana. Arazo hau konpotzeko bakoitzak eman behar duela lehen pausoa iruditzen zait eta gauza sinpleenetatik hasita gauzak aldatzen hasi behar dugula, adibidez ikasteko dugun era.    

   Aurreko lauhilabetean soziologiako irakasleak askotan utopiari buruz hitz egiten zigun eta didaktikan ikas komunitatearen proiektuari aurkeztu zigunean Loreak, irakasle hartaz oroitu nitzen. Ikas komunitateak denen arteko ametsak betetzen saiatzen dira, hartara denen gustoko eskola bat eraikiz. Ikasleak erdigunean kokaturik daude eta familiak, irakasleak, eskolako langileak... ikasleak formatzeaz arduratzen dira era kolektiboan.

  Egia esateko proiektu honetan ematen diren metodologia oso bestelakoa da nik bizi izan ditudanekin konparatuta. Gustatuko litzaidake honelako eskola bat bisitatzera, izan ere, askotan proiektuan zehar eman ditugun ideiak oso abstraktuak egiten zitzaizkidalako eta behin eta berriz galdetzen nion neure buruari ea praktikan eramaten nolakoa izango ote zen edo posible izango ote litzatekeen.

   Agian ikas komunitateak gaur egungo ikasleei beraien beharrak asetzen dizkie.  

  Pixkanaka-pixkanaka lau hilekoa ere badoa eta paper zorroari "nolabaiteko amaiera" eman nahiko nioke. Didaktikak aportatu didanari buruz errepasotxo bat egin dut (paper zorroa eta jarri ditudan sarrerak irakurriz, irakasgai honetan entregatu ditugun lanak irakurriz...) eta ZAST! orain arte konturatu ez nintzeneko gauza batetaz konturatu naiz: EZ DAGO IKASLE GUZTIENTZAKO (ERA OROKORTUAN) ASETZEN DIEN HEZKUNTZA PROIEKTURIK. Honekin zera esan nahi dut, ikasle bakoitzak dauzkaten beharren arabera, bizi diren testuinguruaren arabera, bizi izan dituzten bizi esperientzien arabera, eskolaren ideologia arabera, gizartearen eta kulturaren egituraren arabera... proiektu desberdinak beharko ditu.


  Oraingoz ez ditut hezkuntzako programa asko ezagutzen: 2.0 eskola, IK/KI, ikas komunitateak... Baina, pentsatzen dut askoz ere gehiago egongo dela; bakoitzak bere alde on eta txarrekin, bakoitzak hezkuntza arloari prespektiba ezberdina ematen diolarik.


  Dena dela, pixkanaka banoa hezkuntzako eremu konplexu hau ezagutzen eta ulertzen eta esaldi honekin eman nahiko nioke amaiera paper zorroari:


EZINA, EKINEZ EGINA

  

2 comentarios:

  1. Paper-zorroan idatzi duzunagatik eredu bihurtu zara. Azken parrafoa (haur esplotazioarena agian aproposagoa da blogean sartzeko) eta horren aurreko argudioak ikaragarriak izan dira. Hezkuntzaren paradoxei buruz aritzeak joko handia ematen du eta!

    ResponderEliminar
  2. Beste aholku bat, saiatu hor planteatzen diren galderei erantzuna ematen. Aurrea ba!

    ResponderEliminar