viernes, 20 de abril de 2012

Zazpigarren artea (zinea) eta bullyng-a

Atzo psikologian, kasu erreal batean oinarrituta dagoen filma ikusi genuen. Klass. Bullyng-ari buruz hitz egiten duen pelikula da hau.

Gaur egun akoso eskolarra edo bullyng-a pil-pilean dagoen gaietako bat da eta nahiko pelikula ona iruditu zait, jendea kontzientziatzeko, izan ere, askotan ez baikara konturatzen ondokoari egiten ari garen minaz. 

Gehienetan sufritzen dutenak ezaugarri batzuk izaten dituzte amankomunean besteengatik bereizten dituztenak, hala nola: kultura edo erlijio desberdinekoa izatea, ezaugarri fisikoa (tamaina, pisua, gorputzeko atalen tamaina, betaurrekoak izatea, hortzetako aparatoa, atzerapen fisikoren bat dituzten jendea...), ezaugarri psikologikoak edo ez gaitasun psikologikoak dituzten jendea, sexualitate batekoak diren jendea (pertsona homosexualak)...

Pelikula hontako biktima Joseph dugu, txikitatik bere gelakoak indarkeria fisikoa (zuzena zein zeharkakoa), ahozko bullyng-a eta bullyng soziala egin dielarik. Baina egun batean, Kasper (bere gelakidetako bat) ikusle izatetik babesle izatera pasatzen da, ohore kontuarengatik dela argudiatuz. Momentu hontatik aurrera gela hartako egunerokotasuna guztiz aldatzen da, izan ere, gelakideak ezin zuten ulertu ea zergatik Kasperrek Joseph defenditzen zuen.

Pelikula hontako istorioan zehar gainontzeko ikaskideek Kasperrekiko duten ideia nola aldatzen doan ikus daiteke. Hasieran Kasper taldeko bat bezala ikusten zuten baina pixkanaka Kasper Josephen lagun egiten doan einean, lagunak eta bere neska lagunak baztertzen hasten dira, indarkeriarekin amaituz.

Film honen amaiera oso era gogorrean bukatzen dela esan beharra dago. Gainera biktimaren aldetik bulling-a mozteko beste era batean amaitu ezin zezakeelaren inpresioa ematen du.


Amaiera honen inguruan pentsatzen aritu naiz eta internetean bullyng-ari buruz dauden beste film batzuk bilatzen hasi naiz. Guztiak istorio gogorrak dira, biolentzia eszena handiekin (zigortzaileak filma izan ezik, izan ere, umeek ikusteko bideratuta baitago).

Egunkariei dagokienez ere bullying kasuak ikustea oso ohikoa dira. Beraz, egunerokotasunean pelikuletan liburuetan, egunkarian, telebistako partean... ikusten dugu. Seguraski gehienak bullying-aren kasuren bat ezagutuko duela gertutik. Zer lortu da hau guztiarekin? Ezer ere ez, izan ere, akoso eskolarraren tasa altutzen doalako.

Sarrera honetan ez naiz hasiko zer egin beharko litzatekeen honelako kasuetan edo zer ez esaten, nire ustez pertsona bat mundu baita eta egoera bakoitzak akzio desberdinak eskatzen baititu. Horren ordez ordea, sarrera hau irakurtzen duen irakurle guztiei aipu bat utziko diet:
EL ARTE, NO ES MIRAR AL ARTE, SINO MIRARSE A SI MISMO
Kontutan hartu zinea zazpigarren artetzat hartzen dela eta beste arte mota batzutan bezala errealitatearen islada erakusten du. Zein pertsonaietan isladatua edo gertutasuna izan duzula uste duzu? Galdera hontatik abiatuta norberak beste pertsoneekiko enpatia garatzea lortu beharko genukeela uste dut, izan ere, biktimak bakarrik daki zer nolako miña egin dezaken akoso eskolarrak eta hau gainditzea oso zaila izaten da.

Interneten bullying-ari buruzko pelikulak kuxkuxean ari nintzela, Guante Blanco blogarekin topatu naiz. Bertan, gai hau jorratzen dute eta nahiko blog interesgarria iruditu zait, izan ere, akosoaz hitzegiteaz gain, irakasleentzako ere gunea baitu.

Akoso eskolarrari buruzko beste web interesgarri bat 

No hay comentarios:

Publicar un comentario