martes, 17 de abril de 2012

Fantziarren etxekolanen aurkako huelga

Convocan una huelga de deberes escolares para casa en Francia al verlos "una pérdida de tiempo"


   Frantziako guraso eta ikasleen asoziazorik handienak huelgan jarri ziren 15 egunerako. Etxean eskolako lana ez egiteko errebindikatzen zuten, izan ere haien ustetan, beraien arteko desberdintasunak areagotzeaz gain, ez dira oso erabilgarriak.

  Artikulu hau irakurri dudan momentuan nire Lehen Hezkuntzako garaian etxekolanekiko zeukaten jarreraz pentsatzen aritu naiz. Garai hartan nire amak bi lanpostu zituen eta nire aitak ere lanez lepo ibiltzen zen, beraz gehienetan etxeko lanak nire kabuz egiten ikasi nituen. Egia da, askotan eskolan denborarik eman ez ziguten ariketan etxean amaitu behar izaten genituela eta gehienetan aurretik azaldu ezean, etxekolanak behar bezala egitea zaila egiten zitzaidala.

  Baina zertarako dira etxeko lanak? Ba al daukate erabiligarritasunik? Etxeko lanak oso garrantzitsuak dira umearentzat, izan ere, umeak bere kasa egiten dituenean ariketan ikusten baita ea ulertu duen edo ez. Hori dela eta, irakasleak argi izan behar du nolako etxekolanak bidali behar dituen:
  • Etxekolan egokiak bidaltzen baditu, hau da umeak beraien kasa egiteko gai direnak, haurren konfidantza eta autokontzeptua igotzeaz dute. Gainera bizian zehar agertzen diren arazoekin jarrera egokia izango dute, beraien buruarekiko konfiantza baitaukate.
  • Ez baditu etxeko lan egokiak bidaltzen, haurrak beste norbaiten laguntzak behar baditu etxekolanak egiteko, umea oso inseguroa izango da eta bere burua ikasle bezela autokontzeptu txarra izango du.
   Gaur egungo gizartea dela eta, eskola beste hezkuntza eremu baten beharrean dabil hezkuntza prozesu osoa izan dezaten ikasleak: Heziketa ez-formala edo klase partikularrak. Heziketa ez- formalak, heziketa formalak eskaintzen ez dituen hainbat aukera ematen ditu, besteak beste: Ikasteko metodologia.

   Hala ere, gaur egungo irakasle askok kontutan hartu behako luketeen beste faktoreetako bat etxeko ekonomia dugu. Gaur egun dugun egoera ekonomikoa dela eta, hainbat familiek ezin dute beraien haurrak klase partikularretara eraman, ondorioz ikasleen artean desberdintasunak areagotzen joaten dira. Hau dela eta, ikasleak klasifikazio soziala izateko arriskua daukate, etiketatuaren teoriak dioen gisara.

   Hau guztia kontutan hartuta, irakasleak bere ikasleei etxekolanak bidaltzeko garaian hainbat faktore hartu behar ditu kontutan. Nahiz eta ekintza soil bat izan, atzetik izugarrizko ondorioak ekar diezaiekete ikasleei. Beraz etxeko lanak bidaltzeko garaian, irakasleak ikasleak gai diren ariketak bidali bejarko lituzke.

Etiketatuaren teoria

No hay comentarios:

Publicar un comentario