Apirilak 24, 17:20ak dira. Beti bezala klasea bulatu eta gero magisteritzako atarian gaude zigarroa erretzen. Hemendik hamar minutu barru, 17:30etan hain zuzen ere, Donostiako ospitaldeko irakasleak etorriko dira guri itzaldia ematera. Zeri buruz hitz egingo digute? Nortzuk izango ote dira ospitalako irakasleak?. Nire buruan Anatomia de Grey-ko atalak errepasatzen ari da ea irakasleren bat ba ote dagoen bila eta irakaslerik ez dagoela ohartzen naiz, mediku hasi berriei erakusten dien beste sendagile batzuk soilik. Beraz, horietako medikuen bat etorri behar al du?
Ordua iristen da eta denak areto nagusira joaten gara. Bertan bi emakume daude; bata gaztea eta seria xamarra eta bestea berriz, zaharragoa eta oso alaia, bere ahotik irrifarrak alde ez duela egiten.
Hitzaldian haien egunerokotasuna, betebeharrak, eskolaren antolamendua... azaltzen hasten zaigu, noiz behinka bizi izan dituzten anekdotaren bat kontatuz. Nabari zaie egiten duten lana gustoko dutela, izan ere, begiak dir-dir egiteb dielako (batez ere andre helduenari) eta barre murritzarekin daudelako anekdotak kontatzen diguten bitartean.
Hitzaldia bukatu eta etxera iristen naiz. Etxean emakume haien lanari buruz pentsatzen hasten naizeta eskola zer den planteatzen dit, hain desberdinak dira bi eskola hauek...
Argi dago orain arte eskolari buruz nuen kontzeptua guztiz aldatu didala baina duda berriak ere eginarazi dizkit eskola eredu honek. Ospitaleako eskola haurren beharretara egokitzen dira aldiz, eskola arruntak curriculuma jarraitzen du. Honez bestez, zergatik ez daude hainbat motatako curriculum eredu? izan ere, ikasle bakoitzak beraien beharrak dauzka baina ez dut uste curriculum-ak ume guztien beharrak asetzen dituenik.
viernes, 27 de abril de 2012
jueves, 26 de abril de 2012
Normaltasun irizpidetik irteten den jendea
Berdinen arteko akoso eskolara psikologian ematen ari garenez geroztik buruan hainbat galdera sortzen ari zaizkit. Zergatik sortzen da? Nola sortzen da? Nahiz eta ikusleak edo animatzaileak akosoa ikusi, zergatik ez dute eteten?...
Galdera hauen inguruan bueltaka nenbilela aurreko egunean telebistan ikusi nuen programaz gogoratu nitzen, jaun andreok Sultan Kasen turkiarra aurkezten dizuet. Sultanek 29 urte ditu eta Turkiako nekazal herri txiki batean jaio zen. Guinness errekorren liburuaren arabera, 2010 urteaz geroztik gizon hau da munduko gizonik altuena (2.47 m.)
Sultanek Akromegalia gaixotasuna dauka, glandula pituitaria-n dagoen tumore batek sortu diona. Tumore honek hazkuntzan ematen diren hormonak martxan jartzen ditu eta "trastorno" hau nerabezaroan baino lehen ematen bada Gigantismo-a izateko arriskua dago.
Nahiz eta pertsonen hazkuntza fisikoaren etapa nerabezaroan amaitu, honelako gaixotasunen bat jasaten duten pertsonek hazten jarraitzen dute, glandula pituitarian hormonak jariatzen jarraitzen dutelako. Hazkuntza prozesu hau ez bada eteten Sultanek hiltzeko arriskua du, izan ere, bere eskeletoak ezin baitu bere gorputza eutsi, horregatik makuluekin ibili ohi da, bestalde gorputzaren tamainarengatik bihotzak ezin du gorputz osora odola bidali, ondorioz gorputz adarretako ataletako arazoak dauzka. Hori dela eta, mediku eta osasun aurrerapen guztien beharretan aurkitzen da.
Sultanen bizitza oso gogorra izan da, txikitatik baztertuta sentitu izan da herritarrengatik bere altura zela eta. Horren ondorioz, 22 urterarte monstruo batetzat zeukan bere burua. Berak esaten zuen arabera Guinness liburuko zerrendetan sartu zenez geroztik, bere bizitza errotik aldatu zaio, jada herritarrak aintzat hartzen hasi ziren eta Ankara-ra (Turkiako hiriburua) joateko baliabideak eman zizkion, bere gaixotasunari aurre egiteko.
Dokumentalean, Ankarako saltoki gunera joaten dira Sultanentzat zapata batzuen bila. Dendetan jendeak ez zion begirik kentzen eta askotan zirkoko ikuskizun bat bezala hartzen zuten: non-nahi argazkiak, arridurazko begiradak, beldurra isladatzen zuten begiradak, batzuen nazka aurpegiak ere ikus zezakelarik. Honelako jarrerak ikustean, lehen honelako jendea zirkoetan bizitzera kondenaturik zegoela konturatu naiz, izan ere, gizarteak ez baitzuen onartzen. Tamalez oraindik ere, "normaltasunetik" ateratzen diren jendearenganako erreakzioak honelakoak izaten jarraitzen du.
Hasieran planteatzen nituen galderetara bueltatuta, jendeak arrotzari beldurra dio. Nahiz eta pertsona guztiak desberdinak garela onartu, desberdintasun hartatik ere zenbait berdintasun bilatu behar ditug taldean onartuak edo taldearen partaide sentitzeko. Multzo hartatik irteten den oro baztertzeko joera izaten dugu eta ez gara ohartzen zer nolako mina egiten ari garen lagun urkoari. Sultani txikitan bere alturarengatik burla egiten zien umeek eta helduek baztertu egiten zien. Bere bizitza guztian baztertuta sentitu izan da neurri "normal" bat ez zuelako neurtzen.
Akoso eskolarran ere gauza bera gertatzen da, "normaltasun" multzotik irteten den oro baztertzeko joera izaten da, amaiaera desberdinekin amai dezkelarik. Agian konklusio hontara iristeko adibide esageratua aukeratu dut, baina batzuetan muturreko kasuak ezagutzea beharrezkoa da arazoaren muina uler dezagun.

viernes, 20 de abril de 2012
Zazpigarren artea (zinea) eta bullyng-a
Atzo psikologian, kasu erreal batean oinarrituta dagoen filma ikusi genuen. Klass. Bullyng-ari buruz hitz egiten duen pelikula da hau.
Gaur egun akoso eskolarra edo bullyng-a pil-pilean dagoen gaietako bat da eta nahiko pelikula ona iruditu zait, jendea kontzientziatzeko, izan ere, askotan ez baikara konturatzen ondokoari egiten ari garen minaz.
Gehienetan sufritzen dutenak ezaugarri batzuk izaten dituzte amankomunean besteengatik bereizten dituztenak, hala nola: kultura edo erlijio desberdinekoa izatea, ezaugarri fisikoa (tamaina, pisua, gorputzeko atalen tamaina, betaurrekoak izatea, hortzetako aparatoa, atzerapen fisikoren bat dituzten jendea...), ezaugarri psikologikoak edo ez gaitasun psikologikoak dituzten jendea, sexualitate batekoak diren jendea (pertsona homosexualak)...
Pelikula hontako biktima Joseph dugu, txikitatik bere gelakoak indarkeria fisikoa (zuzena zein zeharkakoa), ahozko bullyng-a eta bullyng soziala egin dielarik. Baina egun batean, Kasper (bere gelakidetako bat) ikusle izatetik babesle izatera pasatzen da, ohore kontuarengatik dela argudiatuz. Momentu hontatik aurrera gela hartako egunerokotasuna guztiz aldatzen da, izan ere, gelakideak ezin zuten ulertu ea zergatik Kasperrek Joseph defenditzen zuen.
Pelikula hontako istorioan zehar gainontzeko ikaskideek Kasperrekiko duten ideia nola aldatzen doan ikus daiteke. Hasieran Kasper taldeko bat bezala ikusten zuten baina pixkanaka Kasper Josephen lagun egiten doan einean, lagunak eta bere neska lagunak baztertzen hasten dira, indarkeriarekin amaituz.
Film honen amaiera oso era gogorrean bukatzen dela esan beharra dago. Gainera biktimaren aldetik bulling-a mozteko beste era batean amaitu ezin zezakeelaren inpresioa ematen du.
Amaiera honen inguruan pentsatzen aritu naiz eta internetean bullyng-ari buruz dauden beste film batzuk bilatzen hasi naiz. Guztiak istorio gogorrak dira, biolentzia eszena handiekin (zigortzaileak filma izan ezik, izan ere, umeek ikusteko bideratuta baitago).
Egunkariei dagokienez ere bullying kasuak ikustea oso ohikoa dira. Beraz, egunerokotasunean pelikuletan liburuetan, egunkarian, telebistako partean... ikusten dugu. Seguraski gehienak bullying-aren kasuren bat ezagutuko duela gertutik. Zer lortu da hau guztiarekin? Ezer ere ez, izan ere, akoso eskolarraren tasa altutzen doalako.
Sarrera honetan ez naiz hasiko zer egin beharko litzatekeen honelako kasuetan edo zer ez esaten, nire ustez pertsona bat mundu baita eta egoera bakoitzak akzio desberdinak eskatzen baititu. Horren ordez ordea, sarrera hau irakurtzen duen irakurle guztiei aipu bat utziko diet:
EL ARTE, NO ES MIRAR AL ARTE, SINO MIRARSE A SI MISMOKontutan hartu zinea zazpigarren artetzat hartzen dela eta beste arte mota batzutan bezala errealitatearen islada erakusten du. Zein pertsonaietan isladatua edo gertutasuna izan duzula uste duzu? Galdera hontatik abiatuta norberak beste pertsoneekiko enpatia garatzea lortu beharko genukeela uste dut, izan ere, biktimak bakarrik daki zer nolako miña egin dezaken akoso eskolarrak eta hau gainditzea oso zaila izaten da.
Interneten bullying-ari buruzko pelikulak kuxkuxean ari nintzela, Guante Blanco blogarekin topatu naiz. Bertan, gai hau jorratzen dute eta nahiko blog interesgarria iruditu zait, izan ere, akosoaz hitzegiteaz gain, irakasleentzako ere gunea baitu.
Akoso eskolarrari buruzko beste web interesgarri bat
Kantu herrikoi batek dioen gisara: Araban bagare, Gipuzkun bagera, Xiberun bagire ta Bizkaian bagara
Bortzirietako herri txiki batera, irakasle bat ordezkatzera joan zen andereño donostiar bat. Klasean zeudela, atzeko partean iskanbila sortu zen eta irakasleak ordena jartzearren atzeko mutiletako bati zera esan zion:
-Zuk, zer esan duzu?- mutilak segituan erantzun zion
-JA!
Momentu hartan andereño donostiarra izugarri haserretu zen eta zer esan zuen errepikatzeko agindu zion, mutilak "JA" esan zion, berriz ere. Irakasleak "ja" hura burla gisara hartu zuen baina azkenean gainontzeko ikasleek irakasle berriari azaldu zioten, han "ja" "ezer ere ez" esan nahi zuela.
Jakina da, Euskal Herrian hainbat hizkera daudela, bakoitzak beraien beriztasunekin. Kasu honetan, Bortzirietako hizkera berezia dugu; Batetik, lexiko oso oparoa daukate eta bestetik, hitzak mozteko joera handia daukate.(Gehiago sakontzeko).
Baina nola komunikatu gaitezke euskaldunok, lurraldeen arabera desberdin hitz egiten bada? Horregatik, 1919an sortu zen Euskalzaindia, non euskara zaindu, aztertu, zabaldu, batu eta hobetzea helburu zuen akademia ofiziala zela. Momentu hortan euskara batua sortu zen eta pixkanaka- pixkanaka garatuz joan zen. Honela, eskolak, denak era ulergarri batean ulertzeko eta komunikatzeko, euskara batua erakusten hastea erabaki zuen.
Hala ere, euskara batuak bere alde on eta txarrak dauzka.
Alde batetik, euskalkien artean elkar ulertzearen arazoak gainditzeko eta hainbat alorretan hizkuntza arautu baten beharrari erantzuteko baliagarria izan daiteke. Gainera, hirietako hainbat euskaldunek, euskalkien erreferentzia sendorik gabe, euskara batua ama-hizkuntzatzat ikasi du. Oraingo ikuspegitik, ezingo genuke euskaraz bizi euskara baturik gabe.
Bestalde, euskara batuak euskalkien hitzak galtzea ere badakar. Lehen euskara ahoz aho ikasten zen eta bertako hizkeraren berezitasunak hobekiago igarotzen ziren gurasoengandik seme-alabetara edo lagunetatik lagunetara. Gaur egun ordea, komunikabideetan, hezkuntzan, zerbitzu publikoetan... euskara batuan solasten direnez, bereiztasun hauek abolituz doaz pixkana. Aipatzekoa da, Ipar Euskal Herriko eremu askotan euskara estandarra ez da behar bezala ezagutzera eman, beraz bertako jendearekin komunikazio zailtasunak aurki daitezke.
Horrez gain, jende askok, batez ere adinekoak, arazoak ditu euskara batuan moldatzeko, baina apurka-apurka, herritarren eskolatzearekin eta hedabideen laguntzaz, geroz eta euskaldun gehiago gai da euskara batua ulertu eta erabiltzeko. Hala ere, pertsona adinekoak euskara batuara moldatzeko ezintasunaren ika-mika airean dago, izan ere, bizi guztian euskaraz hitz egin duen pertsona bati beste era bateko euskaraz moldatzen ez dakielako ez gaitzat jotzea bezain gauza frustranteagorik ez dago.
Pixkanaka- pixkanaka ordea, mass mediak hizkerarenganako garrantziataz ohartu dira.
Lehen EITB-ek euskara batuan bakarrik hitz egin zuten; baina gaur egun ordea,
![]() |
| Mugaldekoak telesaila |
hortxe dauzkagu: Iparraren oraina, ETB-ko zenbait aurkezle, Goenkaleko zenbait aktoreek hitz egiteko daukaten
modua, Mihiluze...
![]() |
| Mihiluze lehiaketa |
![]() |
| Goenkale telesaileko zenbait aktore |
Prentsa mundua ere aldatuz doa pixkanaka, izan ere, gaur egun guztiz batuan idazten duten kazetari gutxi baitago. Kazetari askok, irakurleen hizkerarekiko gertutasuna duen euskaran idazten saiatzen dira, beti ere arau ortografiko zein sintatikoak errespetatuz. Honela euskal irakurleak euskal idatziak hobeto ulertzen baititu eta ez da pasatzen gaztelaniazko egunkariak irakurtzera
Hau guztia kontutan hartuta, gure eskoletan euskara nola irakatsi beharko genuke: Era batuan edo-ta lurralde bakoitzeko euskalkietan, era jatorrean, oinarritutako euskaran? Nire ustetan, euskara batua eskoletan erakutsi beharko litzateke baina inguruan daukagun altxorra alde batera utzi gabe. Horretarako irakasleak lurralde bakoitzean hitz egiten den euskarako ezagutza minimo batzuk izan beharko lituzke, honela goiko istoriotxoko gaizki ulertu linguistikoak ez genituzke izango.
martes, 17 de abril de 2012
Fantziarren etxekolanen aurkako huelga
Convocan una huelga de deberes escolares para casa en Francia al verlos "una pérdida de tiempo"
Frantziako guraso eta ikasleen asoziazorik handienak huelgan jarri ziren 15 egunerako. Etxean eskolako lana ez egiteko errebindikatzen zuten, izan ere haien ustetan, beraien arteko desberdintasunak areagotzeaz gain, ez dira oso erabilgarriak.
Artikulu hau irakurri dudan momentuan nire Lehen Hezkuntzako garaian etxekolanekiko zeukaten jarreraz pentsatzen aritu naiz. Garai hartan nire amak bi lanpostu zituen eta nire aitak ere lanez lepo ibiltzen zen, beraz gehienetan etxeko lanak nire kabuz egiten ikasi nituen. Egia da, askotan eskolan denborarik eman ez ziguten ariketan etxean amaitu behar izaten genituela eta gehienetan aurretik azaldu ezean, etxekolanak behar bezala egitea zaila egiten zitzaidala.
Baina zertarako dira etxeko lanak? Ba al daukate erabiligarritasunik? Etxeko lanak oso garrantzitsuak dira umearentzat, izan ere, umeak bere kasa egiten dituenean ariketan ikusten baita ea ulertu duen edo ez. Hori dela eta, irakasleak argi izan behar du nolako etxekolanak bidali behar dituen:
Hala ere, gaur egungo irakasle askok kontutan hartu behako luketeen beste faktoreetako bat etxeko ekonomia dugu. Gaur egun dugun egoera ekonomikoa dela eta, hainbat familiek ezin dute beraien haurrak klase partikularretara eraman, ondorioz ikasleen artean desberdintasunak areagotzen joaten dira. Hau dela eta, ikasleak klasifikazio soziala izateko arriskua daukate, etiketatuaren teoriak dioen gisara.
Hau guztia kontutan hartuta, irakasleak bere ikasleei etxekolanak bidaltzeko garaian hainbat faktore hartu behar ditu kontutan. Nahiz eta ekintza soil bat izan, atzetik izugarrizko ondorioak ekar diezaiekete ikasleei. Beraz etxeko lanak bidaltzeko garaian, irakasleak ikasleak gai diren ariketak bidali bejarko lituzke.
Etiketatuaren teoria

- Etxekolan egokiak bidaltzen baditu, hau da umeak beraien kasa egiteko gai direnak, haurren konfidantza eta autokontzeptua igotzeaz dute. Gainera bizian zehar agertzen diren arazoekin jarrera egokia izango dute, beraien buruarekiko konfiantza baitaukate.
- Ez baditu etxeko lan egokiak bidaltzen, haurrak beste norbaiten laguntzak behar baditu etxekolanak egiteko, umea oso inseguroa izango da eta bere burua ikasle bezela autokontzeptu txarra izango du.
Hala ere, gaur egungo irakasle askok kontutan hartu behako luketeen beste faktoreetako bat etxeko ekonomia dugu. Gaur egun dugun egoera ekonomikoa dela eta, hainbat familiek ezin dute beraien haurrak klase partikularretara eraman, ondorioz ikasleen artean desberdintasunak areagotzen joaten dira. Hau dela eta, ikasleak klasifikazio soziala izateko arriskua daukate, etiketatuaren teoriak dioen gisara.
Hau guztia kontutan hartuta, irakasleak bere ikasleei etxekolanak bidaltzeko garaian hainbat faktore hartu behar ditu kontutan. Nahiz eta ekintza soil bat izan, atzetik izugarrizko ondorioak ekar diezaiekete ikasleei. Beraz etxeko lanak bidaltzeko garaian, irakasleak ikasleak gai diren ariketak bidali bejarko lituzke.
Etiketatuaren teoria
sábado, 31 de marzo de 2012
kooperazioa
Nik ikasitako ikastexean mate-matikako saio behaketa egin genuen atzo. Klasea eman zizkidaten irakasle gehienak oraindik han jarraitzen dute baina metodologia ezberdinarekin erakusten dute. Ikasleak aldatu egin dira, haien beharrak aldatu egin dira, eskolaren antolamendua aldatu egin da, beraz irakaslearen erakusteko metodologia ere aldatu behar izan du. Gaur egun, Muñagorri ikaskuntza kooperatiboaren proiektuaren bane dago non norberaren gaitasunen garapenaren sustapena eta taldeka gauzak egiteko helburua duena.
Oinarrizko zenbait gaitasun, curriculumak berak jasotzen dituenak, ezin dira behar bezala garatu; baldin eta ikasleen jarduerak egitura indibidualista edo lehiakorretan antolatuta badaude. Zenbait komunikazio gaitasun –adibidez, besteen ideiak entzutea, kritika eraikitzaileak onartzea eta egitea, bestearen lekuan jartzea, norberarekin bat ez datozen iritziekiko errepetua...– eta gizarte gaitasun –esate baterako, gatazkak ebazteko elkarrizketa erabiltzea, taldean lan egitea, norberak dakiena gainerakoek dakitenarekin elkartuz...– Nola gara daitezke era indibidualistan antolatutako ikasgela batean, ikasle batzuk besteekin lehiatzen badira?
Gizakiaren eboluzioan zehar talde lana eta kooperazioarekin laguntzaz, gaur egun garenaraino iritsi gara. Baina sistemaren inposizio sozio–ekonomiko, politiko eta kulturala dela eta gizakia berekoia eta ikuspegi indibidualista izatea bultzatzen du. Gizaki multzo batek helburu bera baldin badu zergatik elkarren artean lehiatu? Azken finean ez al zaizue iruditzen beheko marrazkian gertatzen dena egunerokotasunean hainbat aldiz gertatzen dela? Baina askotan laugarren irudian geratzen gara trabaturik aurrera pausoa eman ezinik.
| Kooperatibismoaren adibidea Bibliografia: IK/KI programa |
Suscribirse a:
Entradas (Atom)