Nik ikasitako ikastexean mate-matikako saio behaketa egin genuen atzo. Klasea eman zizkidaten irakasle gehienak oraindik han jarraitzen dute baina metodologia ezberdinarekin erakusten dute. Ikasleak aldatu egin dira, haien beharrak aldatu egin dira, eskolaren antolamendua aldatu egin da, beraz irakaslearen erakusteko metodologia ere aldatu behar izan du. Gaur egun, Muñagorri ikaskuntza kooperatiboaren proiektuaren bane dago non norberaren gaitasunen garapenaren sustapena eta taldeka gauzak egiteko helburua duena.
Oinarrizko zenbait gaitasun, curriculumak berak jasotzen dituenak, ezin dira behar bezala garatu; baldin eta ikasleen jarduerak egitura indibidualista edo lehiakorretan antolatuta badaude. Zenbait komunikazio gaitasun –adibidez, besteen ideiak entzutea, kritika eraikitzaileak onartzea eta egitea, bestearen lekuan jartzea, norberarekin bat ez datozen iritziekiko errepetua...– eta gizarte gaitasun –esate baterako, gatazkak ebazteko elkarrizketa erabiltzea, taldean lan egitea, norberak dakiena gainerakoek dakitenarekin elkartuz...– Nola gara daitezke era indibidualistan antolatutako ikasgela batean, ikasle batzuk besteekin lehiatzen badira?
Gizakiaren eboluzioan zehar talde lana eta kooperazioarekin laguntzaz, gaur egun garenaraino iritsi gara. Baina sistemaren inposizio sozio–ekonomiko, politiko eta kulturala dela eta gizakia berekoia eta ikuspegi indibidualista izatea bultzatzen du. Gizaki multzo batek helburu bera baldin badu zergatik elkarren artean lehiatu? Azken finean ez al zaizue iruditzen beheko marrazkian gertatzen dena egunerokotasunean hainbat aldiz gertatzen dela? Baina askotan laugarren irudian geratzen gara trabaturik aurrera pausoa eman ezinik.
| Kooperatibismoaren adibidea Bibliografia: IK/KI programa |