Atzo arratsaldean anaiari etxeko lanak egiten laguntzen ari nintzela, lehengusina etorri zen etxera. Berak ere, etxeko lanak egin nahi zituen, beraz etxekolan gisara marrazki bat egiteko esan nion. Harrigarria zen nolako entusiasmoarekin egiten zuen lana eta bukatu zuenean bere izena eta bide batez nirea ere jartzen laguntzeko eskatu zidan.
 |
| Laila 4 urte |
Ondoren, bere marrazkian zer jarri zuen kontatzeko eskatu nion:
- Goiko partean arroxez margotuta dagoena Minnie da
- Beherago eskuinago kolore berarekin margotuta dagoena Minniren lehengusua
- Berdez margotuta dagoena belarra da
- Beheko partean Mikey dago loreez inguratuta
- Haren eskuinean mamua Mikiey-ren atzetik doala (ez da oso argi ikusten)
Gero etxean bakarrik nengoela marrazkia begiratu nuenean, haren atzean zerbait gehiago dagoela konturatu nintzen: erabili dituen koloreak, papera nola aprobetxatu duen, nahiz eta margoak oraindik ongi ez eutsi nolako figurak egiteko gai den, bere izena bera bakarrik idazteko gai ez izan arren nirea idazteko nahia eta ondorioz bere autosuperazioa, berak pentsatzen duenari buruzko irudi multzoak... Keith Haring-en Andy Mousekin ere ezin da konparatu, izan ere, Lailaren marrazkia "baliotsugoa" dela iruditzen zait.
 |
| Andy Mouse (Keith Haring) |
|
|
|
Momentu hartan psikologiako apuntetan hortik nonbait behin irakurri nuenataz gogoratu nitzen: Picassok, kubismoan margotzen zuen margolariak, esan zuena hain zuzen ere,
"Yo dibujaba como Rafael, pero me ha tomado casi una vida dibujar como un niño". Kontutan hartu behar dugu, Rafaelek, berpizkundeko margolariak, egiten zituen obrak oso konplexuak dira eta teknika handia behar da bere obrak egiteko,
Escuela de Atenas dugu adibiderik nagusiena. Beraz, non dauka zailtasuna haur batek bezala margotzea?
XX.mendeko pinturetan Pablo Picassoz gain beste autore batzuk ere "sinplifikazioaren" bila joaten dira, hortxe dauzkagu: Errusiar abangoardian Kazimir Malévich bere blanco sobre negro obrarekin. Neoplastizismoa plastikotasunaren hizkuntzaren oinarrira iritsi nahi zutenak: Piet Mondrian adibidez, Rayonismoa koloretako izpiekin erritmoa eta sekuntzien dinamika lortzen dutenak paraleloekin, perpendikularrekin... erabiliz, besteak beste Natalia Gontcharova Green forest obrarekin eta abar luze bat.
Honekin guztiarekin zera esan nahi dut, askotan helduen perspektibatik begiratzen diegu umeei zer egin ahal dezaketen eta zer ez mugatuz, egin ahal dezaketena askotan kontutan hartu gabe (Piagetek bere teorian egiten duen gisara). Baina gero helduaroan hainbat gauza kostatzen zaizkigu egitea edo sortzea, haurtzaroan zailtasun handirik gabe egin zezazkeenak; hori dela eta, XX.mendeko pintura hartu dut abiapuntutzat. Zergatik ez diegu aintzat hartzen egin ahal dezaketeena, egin ezin dezaketena azpimarratu beharrean? Posible dutena egitea gehiagotan kontutan hartuko bagenie, positiboki eragingo liekeela haurrei iruditzen zait.
No hay comentarios:
Publicar un comentario