Gaur egunkaria irakurtzen ari nintzela 3. munduko umeen egoera isladatzen duen argazki bat ikusi dut. Bertan 10 urteko ume bat agertzen zen eskuak minberatuak, aurpegia zikin-zikinarekin, arrainez inguratuta eta bere begietan tristura trasmititzen zuelarik (interneten argazkia bilatzen aritu naiz baina ezin izan dut aurkitu).
Badakit ez duela zuzeneko lotura haundirik klasean ematen ari garenarekin baina argazkia ikusi bezain pronto, neure buruari ume harek zer nolako hezkuntza jaso izango ote zuen galdetu diot neure buruari. Seguru aski, haien bizi baldintzak direla eta, oso eskasa ez izango dela.
Argazkiarekin, haur haren egoera eta nire anaiaren egoera konparaketa egitea eraman nau, bera edade beretsukoa baita. Askotan ez gara konturatzen inguruan daukagunaz eta tamalez horrelako argazkiekin ohartzen gara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario