viernes, 23 de marzo de 2012

"A fin de cuentas, todo es un chiste" ( Charles Chaplin)


  Azterketa garaiak gerturatzen ar zaizkigu eta espero dut bideoan azaltzen den mutila bezala ez garela ibiliko. Baina hala ere, nori ez zaio inoiz ere gertatu, azterketaren aurrean egon eta galderatako erantzunak ez jakitea? Horrelakoetan zer egin ohi da? Ba, ahal dena azterketa gainditzeko.

  Aurreko lau hilabetean honelako gaia atera zen klasean. Irakasleak zer zen guretzat inteligentzia galdetu zigun: Batzuek gauzei aurre egiteko dugun buruko informazioa zioten, beste batzuek bizian zehar agertzen diren arazoei aurre egiteko gaitasuna. Orduan honako galdera hau planteatu zigun: Tutik jakin gabe azterketa gainditzeko gaitasuna izatea inteligentzia da beraz?

  Egun hori izan genunez geroztik, makina bat buelta eman izan dizkiot buruari. Egia da horrelako momentuetan imaginazioaren eta inteligentziaren laguntzaz honelako apuroetatik salbatu zaitezkela. Lagunen batekin "konpintxatzen" bagara, inteligentzia intrerpertsonala erabiltzen ari ez al gara?; "Txuletak" erabiltzen baditugu, informazioaren kudeaketa egiten dugu eta ondoren honen sailkapena; Azkenik, oso inspiratuta bagaude eta azterketa goitik behera inbentatzen badugu, ez al gara ari aurretiko ditugun ideiak aprobetxatzen eta geure ideia propioekin ideiak osatzen? (inteligetzia intrapertsonala)

  Bizian zehar hainbat momentuetan inprobisatu egin behar dugu. Beraz, eskolak inprobisatzek garaian, hainbat gaitasun garatzen lagundu beharko luke, hau da, bizian zehar agertzen zaizkigun arazoei aurre egiteko ahalmena eta gaitasuna izatea.

   Hori dela eta aukeratu dut bideo hau. Eskuineko mutilak ahal duena egiten du arazo hartatik ateratzeko, azterketa gainditzea alegia. Horretarako hainbat trikimailu erabiltzen ditu, nahiko etikoak ez direnak, ondokoarengatik aprobetxatzeko eta bere helburua lortzeko, horretarako mutil honek bere gaitasunak erabiltzen ahalegintzen da. Aipatu beharra dago, mutil honentzako amaiera txarra duela laburmetraia honek, izan ere, azkenean irakasleak gelatik bidaltzen baitu; baina bizian zehar nahi dugun guztia ez zaigu ondo ateratzen.

Bideoa eskuratu dudan linka
Inteligencia múltiples- Montserrat del Pozo Roselló  (inteligentzia moten nondik norakoen xehetasunak)

No hay comentarios:

Publicar un comentario