Zein dira zuek ondo ikasteko behar dituzuen baldintzak (materiala, irakaslea, tesuingurua, metodologia...)?
Galdera hau behar den bezela erantzuteko lehenik eta behin niretzat zer den ikastea definitu nahiko nuke.
Pertsona askorentzat ikastea informazioa buruz ikastea bezela ikusten dute, nik ordea informazioa barneratzea eta ulertzea guztiz funtsezkoa dela iruditzen zait. Horretarako klasean gaudenean irakaslea zer ari den azaltzen ulertzea guztiz funtsezkoa da, ez dena ulertzen galdetzeko beldurrik izan gabe, izan ere, guztiz ulertu ez den informazioa buruz ikasteko joera izaten baitugu.
Ondoren, azterketak baino 2 aste lehenago gutxi gorabehera egunean zer ikasiko dudan planifikatzen dut, azterketa egunaren aurreko eguna errepasatzeko eguna izanez (egun hontan gai osoa errepasatzen dudalarik).
Planifikazioa egin eta gero gaitegiaren eskemak eta laburpenak osatzen ditut: eskemak ikasteko erabiliko ditut eta gaia "nahiko ongi" menperatzen uste dudanean laburpenak irakurtzen ditut.
Gero, ispiluaren aurrean jartzen naiz eta neure buruari gaia azaltzen hasten naiz (beti ere apunteak eskuan ditudala). Teknika honekin gaia zenbaitetaraino menperatzen dudan jakiten dut, izan ere, apuntetara begiratzen dudan momentuta dudaren bat nuelako izaten baita. Ispilu aurrean egin ditudan azalpenekin gustura geratzen naizenean, hurrengo gaiarekin hasten naiz.
Beraz, nire ikas metodologia honela labur liteke:
· Klaseko informazio barneraketa
· Planifikazioa
· Gaiaren eskemak eta laburpenak egin
· Eskemekin ikasi
· Laburpenekin errepasatu
· Ispilu aurrean neure burua ebaluatu
Hortaz erabiltzen ditudan materialak paper mordoa, boligrafoa eta ispilua izango litzateke.
Testuinguruari dagokionez, leku lasai eta handia behar da, gauzak patxadaz egin daitekezken horietakoa.
Nola irakatsi dizuete gaur egun arte?
Lehen hezkuntzan nengoela irakasleak jokuen bidez erakusten ziguten. Adibidez: Euskal Herriko mendi eta ibaiak klasekideen artean lehiaketak eginez ikasi genuen. Irakasleak taldetan banatu ziguten eta egunero norberak etxean ikasi behar genuen, hurrengo egunean denen artean lehiatuko baikinen. Motibatuak geundenez egunero ikasi genuen eta azterketa eguna iritsi zenerako denok gaia menperatzen genuen. Bestalde, gorputzeko aparatuak eman genuenean gaia amaitu eta gero, haur hezkuntzako ikasleei zuzenduta egongo zen ipuin bat egitea proposatu zigun irakasleak.
Bigarren hezkuntza egiten hasi nintzenean, nire memoria gaitasuna asko garatu zen, ia gehiena buruz ikastea "behartzen" gintuelako irakasle gehienak. Klasean esaten ziguten zer azpimarratu eta azterketaren bezperako egunean liburutik ikasten genuen.
Batxilergoa egiten hasi nintzenean nire memoria gaitasuna ez zela nahikoa azterketak gainditzeko konturatu nintzen, beraz dezentezko eskemak egiten ikasi nuen. Historiako irakasle batek gai bakoitzekin eskemak eta laburpenak egitea bidaltzen zigun eta azkenean konturatu nintzen metodologia honekin askoz hobeto ikasten zela, nahiz eta denbora askoz gehiago behar izan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario