1.- Hezkuntzan eta bereziki irakaskuntzan neutroak izan al gaitezke?
Gaur egungo hezkuntzan, irakasleak ikasleei edukiak helaratzeaz gain baloreak ere trasmititzen dizkie, baina zein puntutaraino trasmititu beharko lieke? Irakasleak ikasleengan duen eragina jakinda, ez al luke irakasleak zenbait kasuetan neutraltasuna bilatu behar? Irakasleak ikasgelan neutroak izan al daiteke?
Klasean kasu ezberdinen azterketetan oinarrituz, neutraltasuna izatea zaila da, izan ere, kasu guztiak oso subjetiboak baitira. Alde batetik, zenbait kasuetan argi geratzen zen irakasleak neutraltasuna bilatu behar zuela, norberaren ideologia edo baloreak albo batera utziz, hala nola: politika kontuetan. Bestetik, zenbait kasuetan irakasleak neutraltasuna izatea ez da biderik egokiena, besteak beste: Influentzia handia zeukan gelakidearen kasuarena.
Beraz, non egongo litzateke neutraltasunaren muga? Egia esateko ezin izango nuke muga jakin hainbat faktoreek eragiten baitute. Lehenik eta behin, eskolaren filosofiaren arabera irakaslea baldintzatuta aurkituko da, askatasun gehiago edo gutxiago aurkituz bere ekintzak burutzeko garaian (Preserbatiboaren hitzaldia eskola konbentzionak batearen kasua). Bigarrenik, norberak neutraltasunari buruz duen kriterioaren arabera ere baldintzatua egongo da.
Hau guztia dela eta, hasierako galderara bueltatuz: irakaskuntzan neutroak izan al gaitezke? Orokorki ez norbera, kasu eta testuinguruaren arabera erantzun deberdina izango baitu. Hala ere, irakasle bakoitzak neutraltasuna bilatzea garrantzitsua da.
2.- Zer desberdintasun dago neutrala izatetik objetiboa izateraino?
Pertsona neutrala izatea alde batera edo bestera egin gabe erdian mantentzea esan nahi du. Batzuetan erdian mantentzea hobeto etor liteke izan dezakeen ondorioak jakinda.
Bestetik pertsona objetiboa izatea helburu bat lortzeko, ahal duena egiten duen pertsona da
No hay comentarios:
Publicar un comentario