domingo, 5 de febrero de 2012

hezkuntzako zein eremutan arituko gara?

   Buruari makina bat buelta eman ondoren magisterio ikasten duen orok hezkuntza formalean lana egiteko helburuarekin hartzen duela karreren ondoriora iritsi naiz.
   Alde batetik, heziketa ez formalak heziketa formalak bere kargu hartu ezin dezakeen hainbat kargu hartzen ditu. Honek espezializazio gehiago eta metodologia zein estrategia zehatzagoak eta berritzaileagoak eskaintzen ditu, hori dela eta,  hezkuntza ez formala edukienganako garrantzia azpimarratu dezakegu.
  Bestetik, hezkuntza formalean umeen heltze prozesuan parte hartzen du, baloreak transmitituz besteak beste.
  Gaur egungo sozietatea hain da konplexua heziketa ez formalaren beharra handitu egin dela eta haurren ikaskuntza prozesua hobeago batentzako bien beharretan gaude, izan ere, batak eskaini ezin dezakeena besteak ematen baitu eta baita alderantziz ere.
  Hau argi utzi ondoren, hasierako gaderara bueltatuz heziketa ez formalak espezializazio gehiago eskatzen duenez, magisterio karrerak osoki behar horiek ez ditu betetzen. Hasieratik umeak nolakoak diren ulertuarazten laguntzen diguten ikasgaiak jartzen dizkigute, ikasketetarako metodologiak erakutsi beharrean. Beraz, karrera hau heziketa formalerako bideratuta dagoela esan genezake.
  Pertsonalki berriz, klase partikularrak ematen eta ludotekan aritu izan naiz baina etorkizun batean hezkuntza formaleko irakasle izatea gustatuko litzaidake. Izan ere, lehendik ez zekiten gauza bat zurekin ikasi dutela jakiteak eta gerora aplikatuko dutelaren sentsazio hobeagorik ba al dago? edo eta etorkizuneko jendea hezten ari zareneko sentsazio hobeagorik ba al dago?













No hay comentarios:

Publicar un comentario