viernes, 10 de febrero de 2012

Definizioak: Hezkuntza, kultura eta gizarteratzea


  • HEZKUNTZA:
   Ikaskuntzaren, irakaskuntzaren, formazioaren eta instrukzioaren emaitza da hezkuntza. Balioak, ezagutzak, ohiturak, jokabideak trasmitititzen dituzten elkarrizketa prozesua da; beraz ni norabideetakoa da. Hezkuntza generazioz generazioz trasmititzen da, hori dela eta, hezkuntza zerbait malgua dela esan daiteke.


  • KULTURA:
   Giza talde batek bere osotasunean biltzen dituzten ezaugarri multzo konplexua da. Gizakiak gizarteko taldekide gisara bereganatzen dituen ezagutzak, siniskera, artea, legea ohitura eta beste mota batzutako gaitasunak biltzen ditu. Beraz kultura ikasia dela esan daiteke. 
   
   Adibide gisara, hizkuntza dugu. Kultura baten elementurik garrantzitsuenetako bat hizkuntza dugu, izan ere, honen bidez gizarte multzo baten islada baita. Ama hizkuntza txikitatik ikasten da, hori dela eta esan genezake kultura ikasia dela.


  • GIZARTERATZEA:
   Gizarte bateko partaide izatearen eta sentitzearen prozesuari deitzen zaio. Taldean bizitzeagatik indibiduaren beharrak asetzen ditu, besteak beste: familia, lagun taldea edo kuadrila, gizarte eskubideak (osasuna, hezkuntza...),  etab.

No hay comentarios:

Publicar un comentario