Apirilak 24, 17:20ak dira. Beti bezala klasea bulatu eta gero magisteritzako atarian gaude zigarroa erretzen. Hemendik hamar minutu barru, 17:30etan hain zuzen ere, Donostiako ospitaldeko irakasleak etorriko dira guri itzaldia ematera. Zeri buruz hitz egingo digute? Nortzuk izango ote dira ospitalako irakasleak?. Nire buruan Anatomia de Grey-ko atalak errepasatzen ari da ea irakasleren bat ba ote dagoen bila eta irakaslerik ez dagoela ohartzen naiz, mediku hasi berriei erakusten dien beste sendagile batzuk soilik. Beraz, horietako medikuen bat etorri behar al du?
Ordua iristen da eta denak areto nagusira joaten gara. Bertan bi emakume daude; bata gaztea eta seria xamarra eta bestea berriz, zaharragoa eta oso alaia, bere ahotik irrifarrak alde ez duela egiten.
Hitzaldian haien egunerokotasuna, betebeharrak, eskolaren antolamendua... azaltzen hasten zaigu, noiz behinka bizi izan dituzten anekdotaren bat kontatuz. Nabari zaie egiten duten lana gustoko dutela, izan ere, begiak dir-dir egiteb dielako (batez ere andre helduenari) eta barre murritzarekin daudelako anekdotak kontatzen diguten bitartean.
Hitzaldia bukatu eta etxera iristen naiz. Etxean emakume haien lanari buruz pentsatzen hasten naizeta eskola zer den planteatzen dit, hain desberdinak dira bi eskola hauek...
Argi dago orain arte eskolari buruz nuen kontzeptua guztiz aldatu didala baina duda berriak ere eginarazi dizkit eskola eredu honek. Ospitaleako eskola haurren beharretara egokitzen dira aldiz, eskola arruntak curriculuma jarraitzen du. Honez bestez, zergatik ez daude hainbat motatako curriculum eredu? izan ere, ikasle bakoitzak beraien beharrak dauzka baina ez dut uste curriculum-ak ume guztien beharrak asetzen dituenik.

No hay comentarios:
Publicar un comentario