Berdinen arteko akoso eskolara psikologian ematen ari garenez geroztik buruan hainbat galdera sortzen ari zaizkit. Zergatik sortzen da? Nola sortzen da? Nahiz eta ikusleak edo animatzaileak akosoa ikusi, zergatik ez dute eteten?...
Galdera hauen inguruan bueltaka nenbilela aurreko egunean telebistan ikusi nuen programaz gogoratu nitzen, jaun andreok Sultan Kasen turkiarra aurkezten dizuet. Sultanek 29 urte ditu eta Turkiako nekazal herri txiki batean jaio zen. Guinness errekorren liburuaren arabera, 2010 urteaz geroztik gizon hau da munduko gizonik altuena (2.47 m.)
Sultanek Akromegalia gaixotasuna dauka, glandula pituitaria-n dagoen tumore batek sortu diona. Tumore honek hazkuntzan ematen diren hormonak martxan jartzen ditu eta "trastorno" hau nerabezaroan baino lehen ematen bada Gigantismo-a izateko arriskua dago.
Nahiz eta pertsonen hazkuntza fisikoaren etapa nerabezaroan amaitu, honelako gaixotasunen bat jasaten duten pertsonek hazten jarraitzen dute, glandula pituitarian hormonak jariatzen jarraitzen dutelako. Hazkuntza prozesu hau ez bada eteten Sultanek hiltzeko arriskua du, izan ere, bere eskeletoak ezin baitu bere gorputza eutsi, horregatik makuluekin ibili ohi da, bestalde gorputzaren tamainarengatik bihotzak ezin du gorputz osora odola bidali, ondorioz gorputz adarretako ataletako arazoak dauzka. Hori dela eta, mediku eta osasun aurrerapen guztien beharretan aurkitzen da.
Sultanen bizitza oso gogorra izan da, txikitatik baztertuta sentitu izan da herritarrengatik bere altura zela eta. Horren ondorioz, 22 urterarte monstruo batetzat zeukan bere burua. Berak esaten zuen arabera Guinness liburuko zerrendetan sartu zenez geroztik, bere bizitza errotik aldatu zaio, jada herritarrak aintzat hartzen hasi ziren eta Ankara-ra (Turkiako hiriburua) joateko baliabideak eman zizkion, bere gaixotasunari aurre egiteko.
Dokumentalean, Ankarako saltoki gunera joaten dira Sultanentzat zapata batzuen bila. Dendetan jendeak ez zion begirik kentzen eta askotan zirkoko ikuskizun bat bezala hartzen zuten: non-nahi argazkiak, arridurazko begiradak, beldurra isladatzen zuten begiradak, batzuen nazka aurpegiak ere ikus zezakelarik. Honelako jarrerak ikustean, lehen honelako jendea zirkoetan bizitzera kondenaturik zegoela konturatu naiz, izan ere, gizarteak ez baitzuen onartzen. Tamalez oraindik ere, "normaltasunetik" ateratzen diren jendearenganako erreakzioak honelakoak izaten jarraitzen du.
Hasieran planteatzen nituen galderetara bueltatuta, jendeak arrotzari beldurra dio. Nahiz eta pertsona guztiak desberdinak garela onartu, desberdintasun hartatik ere zenbait berdintasun bilatu behar ditug taldean onartuak edo taldearen partaide sentitzeko. Multzo hartatik irteten den oro baztertzeko joera izaten dugu eta ez gara ohartzen zer nolako mina egiten ari garen lagun urkoari. Sultani txikitan bere alturarengatik burla egiten zien umeek eta helduek baztertu egiten zien. Bere bizitza guztian baztertuta sentitu izan da neurri "normal" bat ez zuelako neurtzen.
Akoso eskolarran ere gauza bera gertatzen da, "normaltasun" multzotik irteten den oro baztertzeko joera izaten da, amaiaera desberdinekin amai dezkelarik. Agian konklusio hontara iristeko adibide esageratua aukeratu dut, baina batzuetan muturreko kasuak ezagutzea beharrezkoa da arazoaren muina uler dezagun.

No hay comentarios:
Publicar un comentario